64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2010eko apirilaren 28ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Añezkarko Primizbide kaleko 5.aren xehetasun azterlana (7. poligonoko 222. lurzatia), Francisco Gamiz Sánchezek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Berriobeitin, 2010eko apirilaren 28an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1007562