64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Kultur dinamizatzailearen izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko apirilaren 26an egindako bilkura berezian ondoko erabakia hartu zen. Hona haren xedapen zatia:

Ikusirik Barañaingo Udalaren zerbitzuko kultur dinamizatzaile izateko lanpostu bat funtzionario moduan betetzeko deialdia, Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko azaroaren 10eko erabakiaren bidez onetsia eta 2008ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 15ean.

Kontuan hartuz hautapen prozesua 2009ko urriaren 29an hasi zela eta 2010eko martxoaren 10ean amaitu zela, proba psikoteknikoekin.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko martxoaren 17an hartutako erabakiaren bidez, izendapen proposamena onetsi zen aurretiaz ezarritako arauekin bat, eta 2010eko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 19an.

Aurrekoa ikusirik eta Giza Baliabideen buruak 2010eko apirilaren 21ean emandako txosten juridikoa aztertu ondoan, proposatu eta honako hau erabaki da:

Lehendabizikoa.-Barañaingo Udalaren zerbitzuko kultur dinamizatzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez eta funtzionario moduan betetzeko deialdiko zortzigarren oinarriarekin bat (Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko azaroaren 10eko erabakiaren bidez onetsi eta, abenduaren 15ean, 2008ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen), Ana Diez de Ure Eraúl andrea izendatzea.

Bigarrena.-Erabaki hau jakinaraztea giza baliabideen zuzendaritzari eta interesdunari, jakinarazi ondoko hilabetean jabetza har dezan.

Hirugarrena.-Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35.1 b) artikuluan eta aipatutako deialdiaren 8.6 oinarrian ezarritakoari jarraituz.

Barañainen, 2010eko apirilaren 30ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1007712