64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Kontratuaren behin betiko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Foru Legearen 138.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da ezen, Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrak 2010eko apirilaren 26an hartutako erabakiaren bidez, behin betikoz esleitu dela obra kontratu hau, azaroaren 26ko 13/2009 Errege Dekretu Legearen bidez sortutako Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren kontura finantzatuko dena:

Xedea: udal kiroldegia eraikitzeko obra kontratua.

Esleitzeko modua: prozedura irekia, presako tramitazioarekin.

Esleipenaren prezioa: 611.649,15 euro, BEZa kanpo.

Esleipen hartzailea: IC Construcción Ingeniería y Gestión de Obras, S.A.

Argitara ematen da, aipatutako legezko erabakiak bete daitezen.

Barañainen, 2010eko apirilaren 28an.-Alkatea, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1007624