64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Barañaingo Auditorioa Fundazioaren burutzaren eskuordetza

2010eko apirilaren 26an, alkate udalburuak jarraian hitzez hitz ematen den ebazpena eman zuen:

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak 419/2010 Ebazpena eman zuen 2010eko apirilaren 26an, Pablo Arcelus Cavallero zinegotziaren esku uzteko Barañaingo Auditorioa Fundazioaren burutza.

José Antonio Mendive Rodríguez Barañaingo Udaleko alkate udalburuak,

Barañaingo Udalak, 2008ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki baitzuen Martín Orbara Ibáñez Auditorioko burua izendatzea Alkatetzaren eskuordetzaren ondorioz.

Ikusirik Martín Orbara Ibánezek Barañaingo Auditorioa Fundazioko burutzaren karguari uko egin ziola 2010eko martxoaren 25ean (erregistroaren 1919 sarrera zenbakia).

Kontuan harturik Barañaingo Auditorioa Fundazioaren Estatutuen 12.1 artikuluan xedatzen dela Fundazio horretako batzordeko burua Barañaingoa alkatea edo hark eskuordetua izanen dela.

Horiek guztiak horrela izanik eta ikusirik, bertzeak bertze, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 12. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43, 44 eta 114. artikuluak, eta egungo legediak Alkatetza honi ematen dizkion eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.-Pablo Arcelus Cavallero zinegotziaren esku uztea Barañaingo Auditorioa Fundazioaren burutza.

Bigarrena.-Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 114.1 artikuluaren arabera, egindako eskuordetzeak, indarra har dezan, interesdunak onartu egin beharko du. Eskuordetzea onartutzat joko da ebazpen hau jakinarazi eta hiru egun baliodunen buruan interesdunek ez badiote eskuordetzea onartzen ez dutela espresuki adierazten eskuordetzea egin duen organoari. Orobat, espresuki onartzen ahalko da.

Hirugarrena.-Ebazpen honetan xedatu ez den orotan, honako arau hauetan eskuordetze hauei buruz esandakoak aginduko du zer egin: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea.

Laugarrena.-Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluari jarraikiz, eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta horren berri emanen zaio Tokiko Gobernu Batzarrari, organo kolegiatu horrek duen lehen bilkuran eman ere.

Bosgarrena.-Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2010eko apirilaren 28an.-Alkatea, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1007557