64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Tokiko Gobernu Batzarraren osaeraren aldaketa

2010eko apirilaren 26an, alkate udalburuak jarraian hitzez hitz ematen den ebazpena eman zuen:

Barañaingo Udaleko alkatearen apirilaren 26ko 418/2010 Ebazpena, Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko kideen osaera aldatzen duena.

José Antonio Mendive Rodríguez, Barañaingo Udaleko alkate udalburua.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 52. artikuluan xedatuari jarraikiz, alkatetzari dagokio Gobernu Batzarreko kideak izendatzeko ahalmena.

Ikusirik ezen, aipatutako ahalmena bete beharrez, Alkatetza honek Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu zituela 2008ko apirilaren 29an, eta Tokiko Gobernu Batzar horren osaera aldatu zuela 2010eko martxoaren 29an.

Aipatutako legezko testuaren 52. artikuluaren lehenengo eta bigarren ataletan ezarritako aginduekin bat, hauxe hartu behar da kontuan: "Gobernu Batzarra honakoek osatzen dute: alkatea, haren burua baita, eta hark libre izendatutako kideak," eta "alkateak Gobernu Batzarrean izendatzen ahal dituen kideen kopurua ezin da Udalbatzako kideen legezko kopuruaren herena baino handiagoa izan."

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.1 artikuluak ezartzen duenez, "Tokiko Gobernu Batzarra osatuko dute alkateak eta zinegotzien legezko kopuruaren herenak, gehienez ere. Alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko ditu zinegotzi horiek eta horren berri emanen Osoko Bilkurari".

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41.3, 46 eta 52. artikuluek ezarritako aginduak.

EBATZI DUT:

Lehena.-Pablo Arcelus Cavallero zinegotzia Gobernu Batzarreko kidea izendatzea eta bere horretan uztea gainerako izendapenak, Alkatetza honek 2008ko apirilaren 29ko 219. Ebazpenaren bidez eginak, hura martxoaren 29ko 334/2010 Ebazpenak aldatu baitzuen. Hori dela eta, ondokoa da Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarreko osaera:

Oscar Goñi Pérez.

María Lecumberri Bonilla.

José Luis Ruíz Martínez.

Reyes Pérez Oscoz.

Purificación Ciriza Echarri.

Pablo Gómez Villuendas.

Pablo Arcelus Cavallero.

Bigarrena.-Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan xedatuarekin bat (Erregelamendu horren 52.4 artikuluan ezarritakoak igorrita), izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Ebazpena sinatu eta biharamunean indarra hartuko badu ere.

Hirugarrena.-Izendapen hau Pablo Arcelus Cavallerori jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpen honen berri ematea organo horrek egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2010eko apirilaren 28an.-Alkatea, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1007556