64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

2009ko apirilaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, berriz ere jendaurrean egoteko epea ireki da Arroizko (Nafarroa) Udal Planeko hirigintzako egiturazko determinazioetako aldaketarakoa, Construcciones José María Alegría, S.L.k aurkezturik eta Ros arkitektoak prestaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 70,6 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea Idazkaritzan egonen baita hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arroitzen, 2010eko apirilaren 29an.-Alkatea, Rubén Osés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1007718