64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2010eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udal honek, aurtengo apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2010eko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. eta 271. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Arguedasen, 2010eko maiatzaren 3an.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L1007827