64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE
ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, C mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak deialdia egin du, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, C mailako lanpostu bat betetzeko, ondotik heldu diren baldintzekin bat.

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deiadia iragartzen da, Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, betetzeko, igoera txanda murriztuan, Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko D mailako langileen artean.

1.2. Deialdiko lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuko C mailari dagozkion oinarrizko lansariak izanen ditu.

1.3. Aplikatu beharreko araudian ezarrita dago lanaldiaren araubidea, baita opor, jaiegun, sari-ordainketa eta gainerako eskubideen araubidea ere. Hala ere, lanaldia noiznahi alda dezakete administrazio organo eskudunek; betiere, zerbitzuaren beharren arabera.

1.4. Izendatuak deialdiaren kategoriari dagozkion eginkizunak beteko ditu zerbitzuan.

2.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Txanda murriztuko hautaprobetan onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) D mailako langilea izatea Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean.

b) Eskatutako titulazioa edukitzea, hau da, Eskola Graduatua, Lanbide Heziketako lehen maila edo parekoa, eta D mailan bost urtez aritu izana frogatzea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

e) Euskera 2. mailako titulua, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako euskararen gaitasun agiria edo balio bereko beste titulazio bat izatea.

2.2. Baldintza horiek guztiak hautaturiko izangaiak deialdi honetan ezarritako epean eta moduan frogatu beharko ditu. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen direla ulertuko da eta oposizio garaitik izendapenera arte bete beharko dira.

3.-Eskaerak.

3.1. Oposizio-lehiaketan parte hartu nahi dutenek hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dute eskabidea Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko arratsaldeko ordu biak arte; bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritako moduetako bat baliatuz.

3.2. Izangaiek, deialdiaren 6. atalean ezarritakoari jarraikiz, oposizio-lehiaketaren epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak alegatu beharko dituzte eskabidean, jatorrizko agiriak edo, administrazio nahiz notario bidez, kopia konpultsatuak aurkeztuz.

3.3. Eskabidearekin batera ondoko agiriak ekarri beharko dira:

a) Izangaiak deialdiaren 2. arauan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzen dutenak.

b) Izangaiak alegatutako merezimenduen egiaztagiriak.

3.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratuko da.

4.2. Interesdunek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hamar egun balioduneko epearen barrenean.

4.3. Erreklamazio epea iragan eta haiek ebatzita direla, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du Mankomunitateko burutzak, eta iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Orobat, oposizio-lehiaketako probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren adieraziko da.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Mankomunitatearen ordezkaria.

Mahaikidea: Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langile bat.

Ordezkoa: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko teknikari bat.

Mahaikidea: Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzaile bat.

Ordezkoa: izendatu beharreko familia-langilea.

Idazkaria: Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Arbizuko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratu beharko da eta ezin izanen du lanean jardun gutxienez kideen gehiengoa biltzen ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu saio guztietarako edo batzuetarako. Adituak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.

6.-Lehiaketaldia.

6.1. Lehiaketaldian 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztergarria izanen.

6.2. 3.3 atalean ezarritakoari jarraikiz alegatu eta frogatutako merezimenduak ondoko baremoaren arabera puntuatuko dira:

Nafarroako administrazio publikoetan lanetan egindako zerbitzuengatik: 3 puntu, urte bakoitzeko; gehienez ere, 30 puntu.

6.3. Lehiaketaldia amaiturik, izangai bakoitzaren puntuazioa jakinaraziko da Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki oholean. Oposizio-lehiaketako puntuazio osoa, lehiaketaldian lortutako puntuazioaren eta oposizioaldian lortutakoaren batura izanen da.

7.-Oposizioaldia.

7.1. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Ariketa teoriko-praktikoa: epaimahaiak erabakiko du zein. Kasu praktiko bat izanen da, egin beharreko lanen gainekoa, ordubetez idatziz garatzekoa. Ariketa honetan gehienez ere 70 puntu emanen dira. Gutxienez, 35 puntu atera beharko dira, baztertuta geldituko baitira puntuazio hori gainditzen ez duten izangaiak.

7.2. Ariketarako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala aldean dutela joan beharko dute izangaiek. Probetara agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.

8.-Gainditzen dutenen zerrenda.

8.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du, Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, probak gainditzen dituztenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua, eta horretarako, izangai bakoitzaren lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak batuko ditu. Orobat, izendapen proposamena jarriko da ikusgai.

9.-Agirien aurkezpena.

9.1. Izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturalean, proposatutako izangaiak baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean. Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuak izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen dira izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira; betiere, eskabideko faltsukeriagatik legokiekeen erantzun beharra galarazi gabe.

10.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Hautapen prozesua bukatuta, Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak izendapen proposamenaren xedeko izangaia izendatuko du.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3. Izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean jabetuko da lanpostuaz izangaia. Aipatu epean eta ezinbestekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko C mailako lanpostua eskuratzeko.

11.-Deialdiaren kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta behin betiko egintza administratiboen aurka, Nafarroako Toki Entitateentzat aurreikusitako errekurtsoak jarri ahalko dira.

Etxarri Aranatzen, 2010eko apirilaren 29an.-Mankomunitateko burua, Alfredo Zelaia Goikoetxea.

I. ERANSKINA

Izena: ..................., adinez nagusia, NANa: ............., sorteguna: ........., sorterria: ............., helbidea: ..............; telefonoa: ......... zure aurrean agertu eta azaltzen dut:

Deialdian onartua izatea eskatzen dudala, Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko C mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko.

Eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Horrenbestez,

Eskatzen dut: deialdian onartua izatea, Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko C mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko.

Iragarkiaren kodea: L1008591