64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

22/2010 FORU DEKRETUA, apirilaren 26koa, Iñaki Morcillo Irastorza jauna Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko apirilaren 26ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Iñaki Morcillo Irastorza jauna Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko apirilaren 26an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilaria, José María Roig Aldasoro.

Iragarkiaren kodea: F1007488