64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Etxezain eta atezain izateko lanpostu huts bana lekualdatze lekiaketaren bidez betetzeko deialdia.
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko apirilaren 26an egindako bilkura berezian ondoko erabakia hartu zen. Hona haren xedapen zatia:

Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko ekainaren 8an hartutako erabakia, etxezain eta atezain izateko lanpostu huts bana lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onesten zituena (deialdi hori 2010eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 8an).

Deialdi horretan esku hartzeko eskabideak aurkezteko emandako epean, zenbait eskabide aurkeztu dituzte interesdunek.

Kontuan hartuz Giza Baliabideen zuzendariak 2010eko apirilaren 6an emandako txostena, espedientean baitago.

Aurrekoa kontuan hartuta eta Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 36.4 artikulua betetzeko (izangai bazterturik ez balego, behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela xedatzen baitu), hau erabaki da:

Lehendabizikoa.-Barañaingo Udalaren zerbitzuko etxezain eta atezain izateko lanpostu huts bana lekualdatze lekiaketaren bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea; honako hau, hain zuzen:

Izangai onartuak:

Carlos Frauca Goñi

Patxi Iriarte Uztarrotz

Izangai baztertuak: Inor ez.

Bigarrena.-Barañaingo Udalaren zerbitzuko etxezain eta atezain izateko lanpostu huts bana lekualdatze lekiaketaren bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, onetsi berri den hori, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.-Erabaki hau Barañaingo Udaleko Giza Baliabideen Alorrera igortzea, hark espediente hau bultzatu eta tramita dezan.

Barañainen, 2010eko apirilaren 30ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1007714