64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Iturgin-ofizial izateko lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko tramitatu den prozeduraren amaiera

Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko apirilaren 22an egin bilkura berezian ondoko erabakia hartu zen. Hona haren xedapen zatia:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko ekainaren 8an hartutako erabakiaren bidez onetsi ziren iturgin-ofizial izateko lanpostu bat kategoria igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Deialdia 2010eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 8an.

Deialdi horretan parte hartzeko eskabideak aurkezteko emandako epean, inork ez du eskabiderik aurkeztu.

Kontuan hartuz Giza Baliabideen zuzendariak 2010eko apirilaren 6an emandako txostena, espedientean baitago.

Aitzinekoa kontuan hartuta eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 36.1 artikulua bete beharrez, xedatzen baitu kategoriaz igotzeko prozedura hasita, eta eskabiderik batere aurkeztu ez denez, deialdia onetsi duen organoak ebazpena eman behar duela hura eman gabe deklaratzeko, erabaki da:

Lehenbizikoa.-Eman gabe deklaratzea iturgin-ofizial izateko lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko tramitatu den prozedura, inork ez baitu hartan parte hartu.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.-Erabaki hau Barañaingo Udaleko Giza Baliabideen Alorrera igortzea, hark espediente hau bultzatu eta tramita dezan.

Barañainen, 2010eko apirilaren 28an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1007615