64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, Barañaingo Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial-gidari izateko lanpostu bat kategoria igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko apirilaren 22an egin bilkura berezian ondoko erabakia hartu zen. Hona haren xedapen zatia:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko ekainaren 8an hartutako erabakiaren bidez onetsi ziren zerbitzu anitzetako ofizial-gidari izateko lanpostu bat kategoria igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Deialdia 2010eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 8an.

Deialdi horretan parte hartzeko eskabideak aurkezteko emandako epean, zenbait eskabide aurkeztu dituzte interesdunek.

Kontuan hartuz Giza Baliabideen zuzendariak 2010eko apirilaren 6an emandako txostena, espedientean baitago.

Aurrekoa kontuan hartuta eta Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 36.4 artikulua betetzeko (izangai bazterturik ez balego, behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela xedatzen baitu), hau erabaki da:

Lehenbizikoa.-Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, Barañaingo Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial-gidari izateko lanpostu bat kategoria igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian. Hona hemen:

Izangai onartuak:

José María Lacunza Olangua

Javier Martínez Arguiñano

Izangai baztertuak: Inor ez.

Bigarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Barañaingo Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial-gidari izateko lanpostu bat kategoria igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, arestian onetsi baita.

Hirugarrena.-Erabaki hau Barañaingo Udaleko Giza Baliabideen Alorrera igortzea, hark espediente hau bultzatu eta tramita dezan.

Barañainen, 2010eko apirilaren 28an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1007614