4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 787/2009 demanda
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: Mahdjouba Chahrourrek eskaturik, Fernández y Aristu Servicios Hosteleros, Sociedad Limitada (FASH) enpresaren eta Yon Vidaurreta Herreraren aurka, oporrak direla-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 787/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Idazkari judizialaren probidentzia proposamena.
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea.
Iruñean, 2010eko urtarrilaren 28an.
Aditzera eman da.
Mahdjouba Chahrour andreak epaitegi dekanoan 2009ko abenduaren 10ean aurkeztu duen idazki hori erants bekio abiaburuko prozedurari.
Haren edukia ikusirik:
Demanda Yon Vidaurreta Herreraren aurka zabaldutzat ematen da eta, horrenbestez, igor bekizkio demanda eta hari erantsi zaizkion kopiak eta dei egin bekio 2010eko ekainaren 1eko 10:45ean 14. judizio-aretoan (1. solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko. Horretarako behar diren zitazioak igorriko dira gune neutro judizialean adierazitako helbidera. Ohartaraz bekio baliatu nahi dituen frogabideak eraman beharko dituela judiziora eta agertzen ez bada edo bertaratzea galarazten dion bidezko arrazoiren bat alegatzen ez badu, epaiketa hura gabe eginen dela. SCACEri behar diren eginbideak eskatuko zaizkio.
Lehenbiziko deiarekin batera egin ziren ohartarazpen eta errekerimenduak berriro egintzat ematen dira.
Balio beza ebazpen honek gainerako alderdiei legezko zitazioa egiteko.
Demandako "Eskatzen dut" atala aldatutzat ematen da 2009ko abenduaren 10ean demanda zabaltzeko aurkeztu zen idazkian ageri den moduan.
Aipatutako idazkian eskatu den dokumentu bidezko froga onartzen da. Hortaz, Yon Vidaurreta Herrera demandatuak idazki hartan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu. Ebazpen honek errekerimendua behar den moduan egiteko balio du.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jarrita ere, erabakitakoa bete eginen da.
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.65.0787 09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").
Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.
Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.
Hori proposatu dio epaileari hau sinatzen duen idazkariak. Aditzera ematen dut, eta fede ematen dut. Ados. Epaile magistratua, idazkaria.
Eta Yon Vidaurreta Herrerari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2010eko maiatzaren 18an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1008858