64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 33/2010 falta-judizioa

Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian, 2010eko maiatzaren 13an.

Aditzera ematen da 33/2010 falta-judizioan erabaki dela ondokoari zitazioa egitea:

Joseba Koldobika García Ibarzabal jauna.

Zitazio zedula:

Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegi honetan bideratu diren autoetan erabakitakoari jarraikiz, honen bidez zitazioa egiten zaizu epaitegi honetan (La Gallarda kalea 2, Lizarra) behean agertzen den egunean eta orduan eginen den falta-judizioan agertzeko. Salatzaileak eta salatuak norberak aukeratutako legelaria eraman dezakete eta, orobat, erabili nahi dituzten frogabideak eta lekukoak. Egitateak 2010eko otsailaren 2an gertatu ziren, Mendabian.

Zitatua: Joseba Koldobika García Ibarzabal jauna.

Helbidea: Virgen de Legarda 18, 2. ezk. Mendabia.

Halaber, zitazioa egiten zaizu eta ohartarazten, salatua edo salatzailea izanik agertu ezean edo agertzeko arrazoirik eman ezean, zuzenbidearen arabera dagokizun kaltea izanen duzula. Eta lekukoa izanez gero, Prozedura Kriminalari buruzko Legean horrelakoetarako ezartzen den isuna jartzen ahal zaizu.

Aditzera ematen zaizu zedula hau epaitegi honetako idazkaritzan aurkeztu beharko duzula zitazioan bertan agertzen den egunean.

Lizarran, 2010eko apirilaren 13an.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Judizioaren eguna eta ordua: 2010eko ekainaren 9an, 11:15ean.

Izaera: salatzailea.

Eta jasota gera dadin eta Joseba Koldobika García Ibarzabal jaunari 2010eko ekainaren 9an 11:15ean eginen den 33/2010 falta-judizioan salatzaile gisa agertzeko zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egiten dut.

Lizarran, 2010eko maiatzaren 13an.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1008668