64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 1/2010 eta 2/2010 aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aurrekontuko 1/2010 aldaketa.

Kreditu berezia:

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 71.000,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun eta zerbitzuetako gastuak: 87.750,00 euro.

Guztira: 158.750,00 euro.

FINANTZABIDEA:

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 158.750,00 euro.

Aurrekontuko 2/2010 aldaketa.

Kreditu gehikuntza:

GASTUA:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 23.000,00 euro.

FINANTZABIDEA:

1. kapitulua. Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 23.000,00 euro.

Leitzan, 2010eko apirilaren 29an.-Burua, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1007652