64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ

2010eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2010eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 8an, Urrozko Udalaren 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea erreklamazio edo alegaziorik gabe iragan denez, behin betikoz onetsitzat jo da. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Legearen 276. artikuluari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa bete dadin, aditzera ematen da 2010eko aurrekontu bakarraren laburpena:

GASTUAK:

1.-Langileria gastuak: 60.222,28 euro.

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 72.780,94 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 33.710,00 euro.

6.-Inbertsio errealak: 29.005,56 euro.

7.-Kapital transferentziak: 2.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 198.218,78 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.-Zuzeneko zergak: 22.620,00 euro.

2.-Zeharkako zergak: 2.500,00 euro.

3.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 9.180,00 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 52.494,00 euro.

5.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurren aprobetxamenduak: 52.402,57 euro.

7.-Transferentziak administrazio orokorretik toki entitatera: 59.022,21 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 198.218,78 euro.

Urrotzen, 2010eko apirilaren 29an.-Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena.

Iragarkiaren kodea: L1007638