64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2010eko karga-tasak

Urraulbeitiko Udalak, 2010eko urtarrilaren 4ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,2275.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,5605.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,17.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

-Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

-Balioaren igoera zehazteko portzentajea:

  • 5 urte bitartekoak: %2,2.
  • 10 urte bitartekoak: %2,1.
  • 15 urte bitartekoak: %2,0.
  • 20 urte bitartekoak: %2,0.

-Kuota zehazteko karga-tasa: %8,28.

-Ura: 0,174294 euro/m².

-Zaborraren tasa kobratzeko ordenantza indargabetu da, 10. eskualdeko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak kobratuko baitu 2010etik aurrera.

Urraulbeitin, 2010eko apirilaren 28an.-Alkatea, Ana Carmen Cigüela Irujo.

Iragarkiaren kodea: L1007678