64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

1/2010 aldaketa aurrekontuan

Ukarko Udalak 2010eko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi da aurrekontuan diru-sarreren bidezko kredituak sortzeko 1/2010 aldaketa, hain zuzen ere inbertsio gastuen kontu-sailean eragiten duena, Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsean sartzen baita.

Aditzera ematen da, interesdunek, hamabortz eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Ukarren, 2010eko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Sebastián Petrina Cía.

Iragarkiaren kodea: L1007978