64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

Udal ordenantza, Arriskugarriak izan daitezkeen animaliak
eta bestelakoak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Torralba del Rioko Udalak, 2010eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arriskugarriak izan daitezkeen animaliak eta bestelakoak edukitzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Torralba del Rion, 2010eko apirilaren 29an.-Alkatea, Ricardo Ruiz de Gaona Carlos.

Iragarkiaren kodea: L1007648