64. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa HAPOko egiturazko determinazioetan eta hirigune historikoaren BBPBa. Hasierako onespenak

Tafallako Udalak, 2010eko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Lehena.-Hasiera batean onestea antolamenduko egiturazko determinazioetako aldaketa puntuala Tafallako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean (1. agiria eta aldaketaren 1. planoa), "Tafallako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko egiturazko determinazioen aldaketa puntuala hirigune historikoan eta hirigune historikoaren Barne Berrikuntzarako Plan Berezia" agirian baitago.

Bigarrena.-Hasiera batean onestea Tafallako hirigune historikoaren Barne Berrikuntzarako Plan Berezia.

Hirugarrena.-1. eranskinari dagozkion hirigintza baimenak bertan behera uztea, 35/2002 Foru Legearen 69. artikuluan xedatuarekin bat.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 eta 79.4 artikuluetan 70 eta 74. artikuluei dagokienez xedatutakoari jarraituz, onetsitako egiturazko aldaketa eta Plan Berezia jendaurrean egonen dira hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2010eko apirilaren 16an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1007567