62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 352/2008 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, Zigor Kodearen 617.1 artikuluko lesio-falta dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia. Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.

José Antonio Izuel Gastón jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, iseka-falta batengatik Juan José Asensi Lozanoren, Romualdo Gavilán Molinaren, Juan Manuel Royo Martínezen, Marc Mora Martínezen, Dan Jiménez Guillénen, Sergio Sánchez Aragónen, Alberto Eduardo Fernández Burgos Rubioren eta Francisco Javier Carvajal Gonzálezen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 352/2008 falta-judizioan. Aktan adierazten diren alderdiek parte hartu dute judizioan. Auziperatuen helbideak: Obispo Irurita, 1 1-2, Limón kalea, 38, Paseig, 3 7. 4., Azahar kalea, 13, etxabeak, Alcalde Manuel Del Valle etorbidea, 35, beheko solairua C, Misericordia kalea, 5, 1. B, Ejército etorbidea, 21 3. D, eta Gaviota kalea, 67. Udalerriak: Mislata, Argamasilla de Calatrava, Lleida, Barcelona, Sevilla, Cádiz, Guadalajara eta Collado Villalba.

Epaitza:

Dan Jiménez Guillen, Sergio Sánchez Aragón eta Juan José Asensi Lozano kondenatzen ditut, iseka-falta bana egiteagatik, zeina Zigor Kodearen 620.2 artikuluan zehazturik baitago, egunero seina euroko isuna ordaintzera hamabost egunez (90na euro) edo, horren ordez, ordaindu gabe utzitako bi kuotako, egun batez askatasunaz gabetzeko zigorra betetzera, eta horrez gainera, prozesuko kostuak ordaintzera.

Romualdo Gavilán, Alberto Eduardo Fernández-Burgos Rubio, Juan Manuel Royo Martínez, Marc Mora González eta Francisco Javier Carvajal González absolbitu egiten ditut leporatu zitzaizkien egitateetatik.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta bost eguneko epean.

Eta Marc Mora Martínezi eta Dan Jiménez Guilléni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 20an.-Epaile Magistratua, José Antonio Izuel Gastón.

Iragarkiaren kodea: J1007421