62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

11/2010 epaia

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1484/2009 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Gas Natural Servicios SDG, S.A.k sustatu du Isabel Jiménez Grávalos andrearen aurka (auzi-ihesean dago), diru kopuru bat erreklamatzeko. Auzi-jartzaileak Carlos Arvizu Badaran de Osinalde prokuradore jauna izan du ordezkari eta Luis Enrique López Hernández legelari jauna laguntzaile.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Carlos Arvizu Badarán de Osinalde auzitegietako prokuradore jaunak Gas Natural Servicios SDG, S.A. ordezkatuz jarri duen demanda, Isabel Jiménez Grávalos andrearen aurkakoa (auzi-ihesean deklaratua), eta horrenbestez:

1) Alderdien arteko kontratuzko harremana suntsiarazita dagoela deklaratzen dut eta alderdi demandatua ebazpen horri men egitera kondenatzen dut.

2) Alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 2.005,79 euro (bi mila eta bost euro eta hirurogeita hemeretzi zentimo) eta demanda jarri zen egunetik diru kopuru horrek sortutako legezko interesak ordaintzera.

3) Alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari fakturazioa ordaintzera, fakturatu zen azken irakurketatik (3.577 metro kubiko) hasi eta konexioa eta kontagailua kentzen direnean eginen den irakurketara bitartekoa, indarra duen tarifaren araberako prezioan, epaiaren betearazpenan zehaztuko denari jarraituz.

4) Alderdi demandatuak gas hornidura duen higiezinean sartzen utzi behar die zerbitzuko agente judizialari eta Gas Natural Servicios SDG S.A.ren langileei edo enpresa horrek izendatzen duen beste edonori, higiezinean ordura arte egindako gas kontsumoa irakurri, konexioa eta kontagailua kendu eta gas horniduraren instalazioa ixtera.

5) Alderdi demandatua kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bedi ebazpen hau, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez. Errekurtsoa tramitatzeko onar dadin, frogatu behar da legeak eskatzen duen gordailua egin dela, hau da, epaitegi honen kontuan 50 euro sartu direla.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Isabel Jiménez Grávalos andrea non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen gisa balio izan dezan.

Iruñean, 2010eko apirilaren 29an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1007732