62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 114/2009-A betearazpena

Sagrario Artieda Sotok, idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 114/2009-A betearazpen-autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan 2010eko uztailaren 1eko eguerdiko hamabietan egin dadin, ondoren azaltzen diren baldintzei jarraikiz. Ediktu hau argitaratuz jakinarazpena egiten zaio demandatuari, Ana Indurain Arrue andreari, betearazpen tituluan adierazitako helbidean jakinarazterik ez balego ere.

1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen 3161 0000 05 0114 09 kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute. (Gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, gordekinean azaldu beharko da). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen ekitaldiaren hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

3. Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (PZLaren 668. eta 669.2 artikuluak).

-Aparkatzeko toki bat, 82. zenbakikoa, "Maraton" eraikineko sotoan (Joanot Martorell eta Serafi Pitarra kaleak). Salouko (Tarragona) Jabetza Erregistroan inskribaturik dago: 1/46248 finka, 1610. liburukia, 522. liburua, 159. orria. Jabari osoan eskuratua da. Balorazioa: hogeita lau mila zortziehun eta hirurogeita hamabi euro eta hirurogeita hamaika zentimo (24.872,71 euro).

Iruñean, 2010eko apirilaren 26an.-Idazkari Judiziala, Sagrario Artieda Soto.

Iragarkiaren kodea: J1007619