62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Epatze ediktua. 405/2010 auzia

Iruñean, 2010eko apirilaren 26an.

Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratu ordezkoak, honen bidez aditzera ematen dut:

José María Ayala Leoz prokuradore jaunak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak ezartzeko, Emilio Miguel González Laredo jaunaren aurka bideratzen ari diren 405/2010 auziaren autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ediktu honen bidez Emilio Miguel González Laredo jauna epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Cristina De Esteban Jiménez andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Emilio Miguel González Laredo jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 26an.-Epaile Magistratua, Pilar Alguacil Arteta.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1007459