62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2403/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

573/2010 autoa. J. Miguel Iriarte Barberena jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko epaile magistratua.

Iruñean, 2010eko apirilaren 29an.

Aurrekariak:

Lehenbizikoa.-Clínica Arcángel San Miguel S.A.k, Ana Marco Urquijo prokuradore andreak ordezkaturik, prozedura monitoriorako hasierako eskaera aurkeztu zuen Nicole Schlagenhauf andrearen aurka. Probidentzia bidez eskaera onartu zen eta eskatutako diru kopurua ordaintzeko errekerimendua egitea erabaki zen. Errekerimendua egin da eta inor ez da agertu, ezta aurka egiteko edo ordaindu izana frogatzeko agiririk aurkeztu ere.

Xedapen zatia:

Betearazpena abiarazten da alderdi betearazlearen alde, hots, Clínica Arcángel San Miguel S.A.ren alde (Ana Marco Urquijo prokuradore andreak ordezkatzen du), betearazpenpeko alderdiak, hots, Nicole Schlagenhaufek, ehun eta hirurogeita bi euro eta hogeita hamabost zentimo (162,35 euro) ordain diezazkion, gehi legezko interesak eta bi puntu gehiago.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Eta Nicole Schlagenhaufi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 29an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1007734