62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 278/2010 hitzezko judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

80/10 epaia. Iruñean, 2010eko martxoaren 31n.

J. Miguel Iriarte Barberena jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 0000278/2010 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Celia Villaroel Jaldin andreak sustatu du, Ricardo Beltrán García prokuradore jaunak ordezkatuta eta Javier Fernández Delgado legelari jaunaren laguntzarekin, Mercedes Peralta Moriones andrearen kontra (auzi-ihesean dago), diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza:

Baiesten dut Ricardo Beltrán García prokuradore jaunak Celia Villaroel Jaldin andrearen izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda eta, horrenbestez, auzi-ihesean dagoen Mercedes Peralta Moriones andrea kondenatzen dut demandatzaileari zortziehun eta lau euro eta hirurogeita bat zentimo (804,61 euro) ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Mercedes Peralta Morionesi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 27an.-Idazkari Judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1007582