62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Epaia jakinarazteko ediktua. 98/2009 falta-judizioa

Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian, 2010eko apirilaren 29an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 98/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Nik, Esther Fernández Arjonilla andreak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko magistratuak, 98/2009 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi gisa aritu dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, María Pilar Pardo Lorente eta Ainhoa Txuriake Lazaro. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenez baliatuta, ondoko epaia eman dut Erregearen izenean.

Epaitza:

Ainhoa Txuriake Lazaro absolbitu egiten dut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaion erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ainhoa Txuriake Lazarori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2010eko apirilaren 29an.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1007664