62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

0000340/2010 jabari-espedientea

Judit González Barriales andreak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan jabari espedienteari buruzko 0000340/2010 prozedura bideratzen ari da, María Ángeles Sanz Unanua andreak eta María Jose Sanz Unanua andreak eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hasteko:

Landa finka, larraina, Oteitzako mugapean, Gartzena deritzon auzo zaharrean. Azalera: erregu bat, hau da, zortzi area, laurogeita hemezortzi zentiarea eta berrogeita bost dezimetro. Mugak: mendebaldean Veremundo Indaren baratzea, hegoaldean Epeloako bidea, eta sartaldean eta iparraldean eremuetarako zeta.

Erregistroa.-Lizarrako Jabetza Erregistroan inskribaturik dago: artxiboko 408. liburukia, Oteitzako 10. liburua, erregistroko 482. finka.

Katastroa.-Oteitzako Udaleko hirilurren katastroko 1., 2. eta 3. hiri unitateak, 1. azpieremua, 1. poligonoko 238. lurzatia.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Lizarran, 2010eko apirilaren 26an.-Idazkaria, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1007566