62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

0000338/2010 jabari-espedientea

Carlos Javier Asín Basarte jaunak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan jabari-espedienteari buruzko 0000338/2010 prozedura bideratzen ari da, Fernando Eraso Pérez jaunak eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hasteko:

Landa finka, zereal alorra El Prado alderdian, Genevillako udalerrian. Muga hauek ditu: iparraldean, Crescencio Pérez del Notario; hegoaldean, Marina Casi Pérez eta beste batzuk; ekialdean, Emilio Martínez Casado eta beste batzuk; eta mendebaldean, El Pradoko bidea. Hektarea bat eta hirurogeita hamabost zentiarea ditu. Zatiezina da. Genevillako Lurzati Berrantolamenduaren Plano Orokorreko 4. poligonoko 10. finka da.

Finkaren inskripzioa Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan dago: erregistroko 873. finka, artxiboko 1906. liburukiko 41. orrian. Jabari-inskripzioa da, Miguel Iribertegui Aldaz jaunaren eta haren emazte Emilia Eraso Arriaga andrearen izenean egina 1972ko apirilaren 19an. Irabazpide edo konkistazko ondasun gisa inskribaturik dago.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, Miguel Iribertegui Aldaz jaunari, horren emazte Emilia Eraso Arriaga andreari eta Fernando Eraso Pérez jaunari, edo haien kausadunei, eta eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Lizarran, 2010eko apirilaren 29an.-Idazkari Judiziala, Carlos Javier Asín Basarte.

Iragarkiaren kodea: J1007840