62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 356/2010 jabari-espedientea

M. Victoria Erdozain Eguarasek, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 0356/2010 jabari-espedientearen gaineko prozedura bideratzen ari da, María Teresa Beriain Gilek eskaturik, ondoko finka honen segidako traktua berriro hasteko:

Agoizko 1. Jabetza Erregistroan Rosario Elizalde Viauren izenean inskribaturiko finka: 425. liburukia, 7. liburua, 211. orria, 458. finka, 3. inskripzioa, 1907ko ekainaren 10ekoa.

Posta helbidea: La Era kalea, 22.

Mugak: eskuinean kale publikoa, ezkerrean Ramón Olaverriren etxea eta atzean Javier eta José Barrenechea Ascoberetaren etxea.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Agoitzen, 2010eko apirilaren 26an.-Idazkari judiziala, M. Victoria Erdozain Eguaras.

Iragarkiaren kodea: J1007735