62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko
0000494/2009 prozedura

Agoitzen, 2010eko apirilaren 6an. María Luisa Corbacho Simon andreak, Agoizko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: José Javier Úriz Otano prokuradore jaunak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 0000494/2009 prozedura tramitatzen ari da Agoizko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegi honetan, Angela María Martínez Trujillo andrearen aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Juan Antonio Andueza San Martin jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Osorik baiesten dut Javier Uriz Otano auzitegietako prokuradore jaunak Juan Antonio Andueza San Martín jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta, horrenbestez, erabakitzen dut Ángela María Martínez Trujillo andrearen eta Juan Antonio Andueza San Martín jaunaren arteko ezkontza dibortzioz desegitea, horrek dakartzan legezko ondorio guztiekin.

Prozesuko kostuak ez zaizkio inori berariaz ezartzen.

Jakinaraz bekie alderdiei, eta ohartarazi bost eguneko epean ebazpen honen aurkako apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dela, epaitegi honi zuzendua, eta horretarako aldez aurretik 50 euro sartu behar direla epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Probintzia Auzitegiak ebatziko du errekurtsoa.

Behin ebazpen hau irmo bihurtuta igor bedi ofizioa Aranguren Ibarreko Erregistro Zibilera, idatzoharra egin dadin ezkontzaren inskripzioaren bazterrean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 755. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi abiaburuko autoei eransteko. Fede ematen dut.

Eta Angela María Martínez Trujillo andreari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Agoitzen, 2010eko apirilaren 16an.-Idazkari Judiziala, Rodrigo Lacueva Bertolacci.

Iragarkiaren kodea: J1007444