62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra,
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Batzorde Erabakitzaleak, 2010eko otsailaren 10eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arantzan, 2010eko martxoaren 3an.-Lehendakaria, Ainara Maia Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L1008073