62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako 58 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Horietarik 7 lan araubideko lanpostuak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin. Deialdia Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 11n emandako 1959/2007 Ebazpenaren bitartez onetsi zen (2007ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa). Izendatzeko bosgarren proposamen osagarria.

Aipatu deialdiari dagokionez, eta lanpostuak betetzearren, 2009ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, argitaratu zen izendatzeko laugarren proposamen osagarria, ondoko 2 izangaiak, txanda irekikoak biak, hartzen zituela lehentasun ordenaren arabera.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 8ko 387/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 12koa), proposatutako bi izangaiak izendatu ziren.

Ebazpen horretan izendatutako izangaietako bat borondatezko eszendentziaren egoera administratiboan deklaratu da, lanpostuaren jabetza hartu duenetik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari delako, eta beste izangaia ez da lanpostuaren jabe egin horretarako zuen epean.

Aurrekoa kontuan hartuta, baita deialdiaren 7.4, 9.5 eta 9.6 oinarrietan xedatutakoa ere, bidezko da izendapen proposamena berriz osatzea, oposizioa gainditu zutenen txanda irekiko zerrendan diren hurrengo 2 izangaiekin. Ondotik aipatzen direnak dira: María Inmaculada García Jimeno andrea eta Fernando Calvera Andreu jauna.

Deialdiaren 7.2 oinarrian xedaturikoarekin bat, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 30 egun naturalean, orain proposatzen diren izangaiek deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian.

Aipatu zuzendaritza nagusian (Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña) agirien aurkezpena errazteko inprimakiak daude interesdunen eskura.

Iruñean, 2010eko apirilaren 27an.-Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Juan Antonio Sola Ibarra.

Iragarkiaren kodea: F1007598