62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, familia-langile izateko lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi erdian betetzeko.
Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz, familia-langile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi erdian betetzeko deialdiko epaimahaiak Cristina Elizondo Sanjuan andrearen aldeko izendapen proposamena egin du, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiko 7,2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2009ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an.

Ezkarozen, 2010eko apirilaren 27an.-Mankomunitateko burua, Antonio Azcoiti de Andrés.

Iragarkiaren kodea: L1007643