62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2010eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2010eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aguilar Kodesen, 2010eko apirilaren 26an.-Mankomunitateko burua, Javier Martínez Fernández de las Heras.

Iragarkiaren kodea: L1007430