62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Urdiaingo udal plan orokorra. Hasierako onespena

Urdiaingo Udalak, 2010ko apirilaren 26an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Urdiaingo Udalaren Plan Orokorra, Arribas Echeveste arkitektoak prestatua, eta bere ingurumen ondorioen azterlana.

Espediente hau jendaurrean egonen da 30 egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 31 eta 33. artikuluetan xedatuari jarraituz. Interesdunek espedientea ikusi eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean, bulegoko ordutegian (astelehenetik ostiralera 11etatik 14ak arte).

35/2002 Foru Legeko 69.2 artikuluaren arabera etenda gelditzen da hirigintzako lizentziak ematea Urdiaingo udal mugape osoan.

Urdiainen, 2010eko maiatzaren 3an.-Alkatea, Miguel Angel Zubiria Galarza.

Iragarkiaren kodea: L1007847