62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa xehakatua Iruñeko Udal Planean, G.Z.A-3, G.Z.A-2, G.SA-1 eta G.S-1 sistema orokorrei eta VII. unitate integratuko A-1 eremuko GSA-3-ko TL2 lurzatiari dagokienez, hiri lurzoru urbanizaezina baita, haren hirigintzako araudi partikularraz den bezainbatean (Trinitarioen parkea). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2010eko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 16-ABR-10 (14/CU).

"Iruñeko Udal Planean VII. unitate integratuari dagokionez (Trinitarioak) aldaketa egiteko agiria hasiera batean onetsi ondoan (2009-12-18ko osoko bilkura) jendaurrean egon da eta epe horretan inoren alegaziorik ez da jaso. Beraz, erabaki da:

1. Behin betikoz onestea aldaketa puntual xehakatua Iruñeko Udal Planeko Hirigintzako Araudi Partikularrean, G.Z.A-3, G.Z.A-2, G.SA-1, G.S-1 sistema orokorrek eta Iruñeko Udal Planeko VII. unitate integratuko A-1 eremuko GSA-3-ko TL2 lurzatiak, hiri lurzoru urbanizaezina baita, osaturiko esparruari dagokionez (Trinitarioen parkea)".

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."

Proposatutako araudia.

Aldaketa honen bidez zuzenean arautzen dira, Udal Plana bitartekoa dela, Trinitarioen parkean sarturiko esparruak antolatzeko baldintzak. Une honetan, hirigintzako arauketa ezberdina da esparru bakoitzean; arauketa xehakatua, Plan Bereziaren edo Plan Partzialaren figurei lotzen zaie, noiz eta horrela. Aldaketaren ondorioz, arauketa xehakatua bertze maila batetik eginen da, Udal Planetik alegia, eta testu arau emailea bakarra izanen da esparru guztietarako.

Hona hemen testu arauemaile berria, berritik sartu eta lehengoak ordezkatzen dituena:

"Unitate hau Trinitarioen parkearen atala da; horrek Argako ibai parkea handitu eta lotunea ezarriko du Trinitarioak eta Dobinabane artean.

Materialen eta ingurumenaren aldetik, parkearen taiua, diseinua eta tratamendua izanen dira orokorrean ibai parkeak dituenak.

Sendotuko da Arga ibai bazterrean barna dagoen arboladia.

Urbanizazio proiektuak ibilbideak aurreikusiko ditu; luzetarakoak, batetik, ugaldearen ibilguarekin paraleloki joanen diren ibilaldien jarraikortasuna bermatuko dutenak, horixe baita ibai parkearen ezaugarria, eta zeharkakoak, bertzetik, lotura egokia erdiesteko oinez nahiz bizikletaz hiriko bertze aldeekin.

Oinezkoek nahiz txirrindulariek ibai bazterrean barna izanen dituzten ibilbideak kokatuko dira Udal Planak aurreikusten dituen zubi berrien azpian jarraikortasuna emanen dien sestra batean."

Aipatu diren bortz esparruei lotuko zaie testu hau.

A1 esparruari dagokionez, lurzoru urbanizaezina baita, ez da aldatuko egungo araudia.

2. eranskinean erantsi dira fitxa arauemaile berriak.

Udal Planeko eranskinetan heldu diren planoak (VII. unitate integratuko erabilerak eta lurralde banaketa) dira indarra dutenak, ez baitira ez erabilerak ez esparruen mugak aldatzen.

1. ERANSKINA

Indarra duen planeamendua

G.Z.A.-3 Udal Planeko fitxa.

G.Z.A.-2 Udal Planeko fitxa (2008ko martxoaren 13ko aldaketa).

G.S.A.-1 Udal Planeko fitxa.

Lezkairuko Plan Partzialeko fitxa. TL1 lurzatia.

G.S.-1 Udal Planeko fitxa.

G.S.A.-3 Udal Planeko fitxa.

Lezkairuko Plan Partzialeko fitxa. TL2 lurzatia.

A.-1 Udal Planeko fitxa (ez da aldatu).

Hirigintzako araudi orokorraren 65. artikulua. Lurzoruak babesteko araudia, ingurumen-balioko azpikategoriakoak; baso balioko lurzoruak. (Egiturazko izaera) (Ez da aldatu).

2. ERANSKINA

Proposatzen den planeamendua

G.Z.A.-3 Udal Planeko fitxa.

G.Z.A.-2 Udal Planeko fitxa.

G.S.A.-1 Udal Planeko fitxa.

Lezkairuko Plan Partzialeko fitxa. TL1 lurzatia.

G.S.-1 Udal Planeko fitxa.

G.S.A.-3 Udal Planeko fitxa.

Lezkairuko Plan Partzialeko fitxa. TL2 lurzatia.

A.-1 Udal Planeko fitxa (ez da aldatu).

Hirigintzako araudi orokorraren 65. artikulua. Lurzoruak babesteko araudia, ingurumen-balioko azpikategoriakoak; baso balioko lurzoruak. (Egiturazko izaera) (Ez da aldatu).

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2010eko apirilaren 21ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1007236