62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Alkatetzaren 22/2010 ebazpena, apirilaren 12koa.
Datu pertsonalen fitxategien arauketa

Murillo el Frutoko jarduneko alkateak, apirilaren 12an, ebazpen hau eman du:

"Udal honetan badira datu pertsonalak dituzten fitxategiak, eta arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatuarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,

EBATZI DUT:

Udalak ondoko fitxategi hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, eta ebazpen honen bidez indarra hartzen dute:

FITXATEGIAREN IZENA

Bideozaintzaren fitxategia

Eranskina

Fitxategien deskribapena

BIDEOZAINTZAREN FITXATEGIA

Deskripzioa

Bideozaintzaren fitxategi informatizatua

Tratamendu sistema

Fitxategi informatizatua.

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Eraikinetan sartzeko kontrola eta bideozaintza lanak

Ukituak

Zaindutako eremuetan sartzen diren pertsonak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunen edo haien ordezkarien bidez

Bilketan erabiltzen den euskarria

Bideo grabazioa

Datuen komunikazioa

Segurtasun Indar eta Kidegoak.

Nazioarteko transmisioak

Ez dago aurreikusia inori ematea

Unitate arduradunak

Toki erakundea

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili:

Toki entitatearen udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Ahotsa/Irudia

1. Udal honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

2. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo,

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita."

Murillo el Fruton, 2010eko apirilaren 12an.-Jarduneko alkatea, Ángel Barrero Herrero.

Iragarkiaren kodea: L1007235