62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑON

2009ko kontu orokorra

Marañongo Udalak, 2010eko apirilaren 21ean egin osoko bilkuran eta Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2009ko kontuen espedientearen aldeko txostena eman zuen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.

Marañonen, 2010eko apirilaren 26an.-Alkatea, Inmaculada Bretón Valencia.

Iragarkiaren kodea: L1007428