62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Larragako Udal Planeko OM-1 exekuzio unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

Larragako Udalak 2010eko apirilaren 21ean erabakita, behin betikoz onetsi dira Larragako Udal Planeko OM-1 exekuzio unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak, Construcciones Merino-Ondarra, S.L.k sustaturik, baita baietsi ere aurkeztu den alegazioa, estatutu horiek arauei egiten dizkieten aipuak indarra duen legeriara egokitu beharraren gainekoa. Orobat, Ingurumeneko, Herri Lanetako eta Hirigintzako zinegotzi Pedro-Tomás Merino Fernández izendatu da Larragako Udaleko ordezkari Konpentsazio Batzorde horretan.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 161-4 artikuluan ezarria bete beharrez, eta aldi berean banan banako jakinarazpen balioa izan dezan legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat, baita bertzelako interesdun ezezagunentzat ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluak 4 eta 5-a) idatz-zatietan agintzen duen gisara.

Larragan, 2010eko apirilaren 23an.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L1007420