62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2010eko apirilaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea herrilur baten desafektazioa, 6. poligonoko 26 lurzatiko P azpilurzatian, "Las Jimenas" alderdian, Promociones Fotovoltaicas, Betula, S.L., Castanea, S.L., Corylus, S.L. eta Fagus, S.L.,ri lagatzeko, eguzki parke bat para dezaten.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa betetzeko. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira.

Jendaurreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, herrilurraren desafektazioa behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Fontellasen, 2010eko apirilaren 26an.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1007440