62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Dorraoko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Ergoieneko Udalak, 2010eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Dorraoko Kontzejuko 7. poligonoko 429 eta 430. lurzatietako xehetasun azterlana, Carmelo Astrain Ulibarrena, Julián Galar Senar eta José M. Gutiérrez Cuesta arkitektoek prestatutako dokumentazio teknikoari jarraituz. Sustatzaileak Francisco Javier Gaulabur Madina eta Fermín Angel Razquin Iturralde dira.

Argitara ematen da, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ergoienean, 2010eko apirilaren 30ean.-Alkatea, Tomás Andueza Elso.

Iragarkiaren kodea: L1007738