62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

2010eko ekitaldiko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2010eko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, onetsi zituen plantilla organikoa eta bere zerbitzuko langileen zerrenda.

Hasierako onespena 2010eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.

Plantilla organikoa

Lanpostua: Idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %48,88. Erabateko dedikazioko osagarria: %55. Sarbidea: O.L. Lanpostuaren ezaugarriak: Doneztebeko Udalarekin Batasuna eraturik eta, gainera, Bidasoa-Berroaran Mendietako Batzarreko idazkaria eta Kokoriko Mendietako Batzarrekoa.

Lanpostua: kontu hartzaile/diruzaina. Maila: B. Lanpostuko osagarria: %41,73. Sarbidea: O.L. Lanpostuaren ezaugarriak: bertze toki entitate batzuekin batera. Lanaldi osoa.

Izenen zerrenda

Duque Ibarrondo, Joaquín. Maila: A. Administrazio egoera: Jardunean.

Oyarzábal Zubieta, M.ª Dolores. Maila: B. Administrazio egoera: jardunean.

Elgorriagan, 2010eko apirilaren 22an.-Alkatea, Santos Irurueta Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1007239