62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa 2009tik luzatutako 2010eko udal aurrekontuan.
Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2010eko urtarrilaren 25ean eta martxoaren 25ean egin osoko bilkuretan, erabaki zuen aldaketa onestea 2009tik luzatutako 2010eko udal aurrekontuan, 1.599.529,94 euroko kreditu bereziak sartzeari buruzkoa, Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsari dagokion espedientearen gastuei aurre egiteko.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. eta 214. artikuluei jarraituz.

Burlatan, 2010eko apirilaren 7an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1007535