62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Hasierako onespena udal planaren aldaketari

Basaburuko Udalak 2010eko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran adostu zuen Martin Alsua Ayarrak sustatutako Udal Planaren aldaketari hasierako onespena ematea. Udal Planaren aldaketa honek Jauntsarasko 5. poligonoko 59. eta 92. lurzatien kalifikazioa aldatzen du baso-lurzoru urbanizaezin izatetik nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezin izatera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritako tramitazioari jarraituz.

Basaburuan, 2010eko maiatzaren 4an.-Alkatea, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1007886