62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren martxoaren 17ko 87/2010 Foru Aginduarena. Bertan, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren egitura organikoa garatzen da, bulego mailan.

2010eko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9an, argitaratu zen Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren martxoaren 17ko 87/2010 Foru Agindua, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren egitura garatzen duena bulego mailan. Zenbait akats atzeman direnez foru agindu horren testuan, zuzendu egiten dira haren akats zuzenketa argitaratuta.

4.750. orrialdean, bigarren zutabean, 6. artikuluan (Bulegoak kentzea), d) atalean (Familiaren, Haurren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusia), "-Administrazio Aferetarako Bulegoa" dioen tokian, "Administrazio Laguntzako Bulegoa" esan behar du.

4.751. orrrialdean, lehen zutabean, 9. eta 10. artikuluetan, "Araubide Juridikoaren Atala" aipatzen den aldiro, Gizarte Gaien Araubide Juridiko-administratiboaren Atalari egindako aipamentzat hartu behar dira.

Iruñean, 2010eko apirilaren 13an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1007111