62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Hitzarmena Lizarrako jabetza erregistroarekin

Bargotako Udalak, 2009ko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen lankidetza hitzarmena egitea honako hauen artean hirilurren balio igoeraren gaineko zerga kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko: Bargotako Udala eta Lizarrako 1. jabetza erregistroko erregistratzaile titularra eta Nafarroako Foru Komunitateko oinordetza-emaitzen, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergen likidatzailea.

Hitzarmen hori 2010eko apirilaren 26an sinatu zen.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 60. artikuluan xedatuarekin bat.

Bargotan, 2010eko apirilaren 27an.-Kudeaketa Batzordeko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L1007490