62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Udal Planeko antolamenduko egiturazko determinazioen aldaketa. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2010eko apirilaren 8ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioak aldatzeko espedientea, Iberfruta Muerza, S.A.k sustatua, hiri lurzoru finkatu gabeko exekuzio unitate bat ezartzearren.

Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 artikuluari dagokionez 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.

Azagran, 2010eko apirilaren 22an.-Alkatea, María Antonia Berisa Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1007407