62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Epatzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoan:
547/2010 prozedura arrunta

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen, Telefónica Móviles España S.A.k eskaturik, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu dela Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen Artzibarko Udalaren ordenantza fiskalaren kontra. Hura 2010eko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24an. Delako errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan tramitatzen ari da, 547/2010 prozedura arruntean.

Aipatu ordenantzak xedapen orokorraren izaera duenez gero, eta interesdun kopuru zehaztu gabe bati eragiten dionez gero, iragarki honen bidez interesdunak epatzen dira, delako prozeduran demandatu gisa ager daitezen, bederatzi eguneko epean, agertzeko dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik aitzina; hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren 1, 2 eta 3. ataletan xedatuari jarraikiz.

Artzin, 2010eko apirilaren 23an.-Alkatea, José Ignacio Videgain Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L1007281