62. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANTZA

Deialdia, Arantzako udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu euskalduna izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Arantzako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu euskalduna izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia, Arantzako Udaleko lan-kontratudun finkoa bilakatuko da, eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta hartan alta emanen zaio.

1.3. Izendatzen den izangaia Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko D mailan sartuko da, eta maila horri dagozkion oinarrizko lansariak eta, behar izanez gero, udalaren plantilla organikoan esleitzen zaizkion lansari osagarriak jasoko ditu.

1.4. Lanaldi osoa izanen du eta zerbitzuaren beharretara egokitua, eta Udalak edozein momentutan aldatu ahalko du.

1.5. Izendatuak honako eginkizun hauek bete beharko ditu:

-Ur biltegien, kloratzaileen eta hornidura eta saneamendu sareen mantentze-lanak eta kontrola eta kontadoreen irakurketa.

-Herriko argiteriaren mantentze eta zaintza lanak.

-Herriko bide eta mendien mantentze lanak.

-Udalaren bertze hiri zerbitzuen mantentze eta zaintza lanak.

-Arlo hauetako lanak: igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea, zurgintza, soldadurakoak, etab.

-Udalak eskatutako egitura eta aparailuak jarri eta kentzea.

-Hiri altzarien pintatze lanak.

-Arantzako hilerriko garbiketa eta mantentze-lanak.

-Laguntza administratiboko oinarrizko lanak, agiriak banatzea, Arantzako Udalaren mugapean bandoak zabaltzea, eta Udalak eskatzen dizkion guztiak, betiere lanpostuari lotuak direnak.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Nazionalitate espainiarra edo bertze edozein estatutakoa izatea, abenduaren 29ko 27/1994 Foru Legeak bere 1. artikuluan ezartzen duenari lotuz eta bertan ezartzen diren baldintzetan.

b) Adinez nagusi izatea eta, hala bada, legez ezarritako adina ez gainditzea.

c) Eskola Graduatu, Lehen Mailako Lanbide Hezkuntzako edo baliokide den titulua izatea.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Euskaraz jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitateko 1. eskakizuna egiaztatuz.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izana.

g) B-1 motako gidabaimena izatea.

2.2. Azterketa gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak aipatutako baldintzak betetzen dituela frogatu beharko du, deialdi honetako 9.3 oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko ditu, hain zuzen ere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta horien jabe beharko du izan hautapenaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Eskabideak Arantzako Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, bederatzietatik eguerdiko ordu bietara, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaletan. Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute beharkizun guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

3.3. Deialdiaren 7. oinarrian ezarritako merezimenduen gaineko agiri frogagarriak erantsi beharko dizkiete izangaiek eskabideei, lehiaketaldian baloratuko baitira. Agiri horiek jatorrizko ziurtagiriak, kopia kautotuak edo fotokopia konpultsatuak izan beharko dute. Eskabidearekin batera, euskararen gaitasuna frogatzeko eskatu den titulua aurkeztuko dute, hori daukatenek: jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Arantzako Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo dokumentazioan akatsik egin badute, zuzenketak egiteko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta haiek ebatzitakoan, Arantzako Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko eta, probak hasteko datarekin eta tokiarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Arantzako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Arantzako Udaleko alkateordea.

Kidea: Arantzako Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Arantzako Udaleko zinegotzia.

Kidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatu beharreko teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatu beharreko teknikaria.

Kidea: Cederna-Garalurrek izendatu beharreko teknikaria.

Ordezkoa: Cederna-Garalurrek izendatu beharreko teknikaria.

Kidea: Berako Toki Ona institutuko irakaslea.

Ordezkoa: Berako Toki Ona institutuko irakaslea.

Idazkaria: Igantziko eta Arantzako Udalen Batasuneko idazkaria, hizpidea duena baina botorik ez

Ordezkoa: Etxalarko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratu beharko da eta eraketa eta jarduketa baliozkoak izateko haien kideen gehiengo osoak agertu beharko du, gutxienez.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulariak deitu ahalko ditu proba batzuetarako nahiz guztietarako. Aipatu aholkulariek beren esparru teknikoetan bakarrik, ez bestetan, lagundu ahal diote epaimahaiari.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehenik lehiaketaldia izanen da eta ondoren oposizioaldia.

6.2. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna finkatuko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta argitaratzearekin batera.

6.3. Ondotik, epaimahaiak argitara emanen ditu gainerako probak egiteko iragarkiak, arauzko moduan, Arantzako Udalaren iragarki oholean.

7. oinarria.-Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu, ondotik datorren baremoaren arabera baloratuko ere. Izangaiek merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko.

7.2. Merezimenduak.

1. Lanpostuko esperientzia:

a) Edozein entitate publikotan zerbitzu anitzetan enplegatu gisa edo deialdi honetako 1. oinarriko 1.5 puntuan aipatzen diren eginkizunetan enplegatu gisa aritua izanagatik: 3 puntu urte oso bakoitzeko; urtea baino txikiagoko denbora-tarteak hainbanatu eginen dira. Merezimendu hori frogatu ahal izateko, administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, lan-kontratua edota haren fotokopia konpultsatua.

b) Edozein entitate pribatutan, deialdi honetako 1. oinarriko 1.5 puntuan aipatzen diren eginkizunetan enplegatu gisa aritua izanagatik: 1,5 puntu urte oso bakoitzeko; urtea baino txikiagoko denbora-tarteak hainbanatu eginen dira. Merezimendu hori frogatu ahal izateko, lan-kontratua, kontratu horren fotokopia konpultsatua edo enpresaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Kasu guztietan, garbi agertuko da zer egiteko bete dituen.

Bi ataletan lortutako puntuazioa 15 puntukoa izanen da, gehienez ere.

2. Ikasketak eta prestakuntza ikastaroak:

a) Adar elektrikoko titulazio ofizial bat izatea (lanbide heziketa edo horren antzekoa barne) 5 puntu.

b) Elektrizitateko lanei buruzko ikastaroak egiteagatik, behar bezala antolaturikoak: 1,5 puntu, ikastaroko 25 ordurengatik; gehienez ere 3 puntu emanen dira, eta denbora ttikiagoak hainbanatuko dira.

c) Bete behar den lanpostuko beste lanei buruzko ikastaroak egiteagatik, behar bezala antolaturikoak: puntu 1, ikastaroko 25 ordurengatik; gehienez ere 2 puntu emanen dira, eta denbora txikiagoak hainbanatu eginen dira.

Bi ataletan lortutako puntuazioa 10 puntukoa izanen da, gehienez ere.

Lehiaketaldiko puntuazio osoa 25 puntu izanen da, gehienez ere.

7.3. Epaimahaiak edozein momentutan eska ditzake lehiatzaileek aurkeztutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak.

7.4. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Udalaren iragarki oholean, eta bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu.

8. oinarria.-Oposizioaldia.

8.1. Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian:

a) Lehenbiziko ariketa: euskara. Idatzizko proba eta ahozkoa eginen dira, eta haietan zehaztuko da izangaiak gaitasuna duen edo ez, 1. hizkuntz eskakizuna kontuan izanda.

Ahozko proban, izangaiak gai orokor batzuen artean bat aukeratuko du eta 5 minututan garatuko.

Idatzizko proba, berriz, diktaketa izanen da.

Eskualdeko euskara teknikariak prestatuko ditu proba hauek.

b) Bigarren ariketa, teorikoa, bi zati izanen dituena:

Lehenbiziko proba: galdera laburrei edo test modukoei erantzunen zaie idatziz; deialdi honetako II. eranskineko gaiei buruzkoak izanen dira galdera horiek. Gehienez ere 30 puntu lor daitezke eta baztertuak izanen dira guttienez ere 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

Bigarren proba: galdera batzuei erantzutea eta problema batzuk ebaztea, idatziz, izangaiek ortografiaz, aritmetikaz, geometriaz eta azaleren eta bolumenen kalkuluaz dituzten ezagutzak baloratzeko. Puntuazioa, gehienez ere: 10 puntu. Baztertu eginen dira gutxienez 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

c) Hirugarren ariketa: praktikoa. Deialdi honetako 1. oinarriko 1.5 puntuko lanekin zerikusia duten lan xeheak egitea. Horretarako materialak emanen dira. Gehienez ere 30 puntu lortzen ahal dira eta baztertuak geldituko dira 15 puntu lortzen ez dituztenak.

d) Laugarren azterketa. (ez da baztergarria) elkarrizketa bat egin beharko da epaimahaikoekin. Epaimahaiak behar duen aholkularitza teknikoa izaten ahalko du horretarako. Gehienez ere 5 puntu emanen dira. Epaimahaiak elkarrizketa bat izango du izangai bakoitzarekin, egin beharreko lanarekin lotutako gaiei nahiz bestelakoei buruz, izangaiaren profila mugatzeko nahiz lanpostuan aritzeko egokia ote den zehazteko balio duten heinean.

Oposizioaldiko puntuazio osoa 75 puntu izanen da, gehienez ere.

8.2. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du Arantzako Udalaren iragarki oholean azterketa gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, baita oposizioaldiko hurrengo ariketaren eguna, tokia eta ordua ere, hogeita lau ordu lehenagotik ariketa bera denean, edo berrogeita zortzi ordu lehenagotik, beste ariketa bat denean.

8.3. Probak deialdi bakarrean eginen dira, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela agertu beharko dute. Probetara agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.

9. oinarria.-Gainditzen dutenen zerrenda.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du, Arantzako Udalaren iragarki oholean eta azken ariketa egin den tokian, azterketa gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioarekin batera. Oposizioko ariketetako puntuazioan berdinketarik gertatzen bada, hura hausteko, proba praktikoan emaitza hoberena izan duen pertsonari emanen zaio lehentasuna.

9.2. Epaimahaiak Arantzako Alkatetzari igorriko dio oposizio-lehiaketan puntuazio altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena. Proposamen hau Arantzako Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

9.3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar eguneko epean, proposatutako izangaiak eskabidea aurkeztuko du Arantzako Udaletxean, goizeko zortzietatik hamaiketara, ondoko dokumentazioarekin batera:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

d) Eskatzen den titulazioaren kopia kautotua edo fotokopia konpultsatua edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.

e) Zin egite edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela dioena.

f) B-1 motako gidabaimena.

9.4. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da Udaleko lan-kontratudun finkoa izendatua izanen eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.

9.5. Aurreko 9.4 atalean azaldutakoa gertatuz gero, azterketa gainditzen dutenen zerrendan, 9.1 atalekoan, hurrengo datorren izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

9.6. Administrazio dei egilearen lan-kontratadun finkoak direnek ez dituzte berriz aurkeztu beharko bere garaiko izendapena lortzeko justifikatu behar izan zituzten betekizun eta baldintzak, eta bakar-bakarrik aurkeztu beharko dituzte langile lan-kontratudun finko direla erakusten duen agiria eta beren espediente pertsonalean agertzen diren gainerako gorabeherei dagozkienak.

10. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Hautapen prozesua bukaturik, eta izangaiak 9.3 oinarrian aipatutako agiriak aurkeztu ondotik, proposatutako izangaia Arantzako Udaleko langile kontratadun finkoa izendatuko du, Arantzako Udaleko alkateak.

10.2. Izendapen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Aipatu epearen barrenean eta ezinbestekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, Arantzako Udaleko langile lan-kontratadun finkoa bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu eta aurreko oinarrian esandakoari jarraikiko zaio.

11. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintza onetsi zuen organoaren aurka, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo errekurtsoa ekarri duen aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arantzan, 2010eko martxoaren 4an.-Alkatea, Ainara Maia Almandoz.

I. ERANSKINA

Izen-deiturak: ........................................., adinez nagusia, NANa: ..............., jaioteguna: ...................., jaioterria: ................. (............), helbidea: ....................., zenbakia: ......................, posta kodea: .............., herria: ......................., telefonoa: ........................

Zure aurrean azaldu eta adierazten dut:

Arantzako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu euskalduna izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onar nazazuela eskatzen dut.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinazko espediente bidez ezein Administrazio Publikoren zerbitzutik kanpo utzia izan, eta, era berean, ez nautela eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe utzi.

Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.

Baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Deialdi honetan eskatzen den euskara gaitasuna erakusten duen titulua (erantsi diodala/ez diodala erantsi) eskabide honi.

Horrenbestez,

Eskabide hau onar dezazula eskatzen dizut eta, horren indarrez, Arantzako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu euskalduna izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren probetan onar nazazula.

(Eguna eta sinadura).

ARANTZAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1.-Arantzako Udalerria: kaleak, auzoak, mendiak, parajeak, errekak, baserriak, ur-biltegiak, kloratzaileak.

2.-Udala. Osaketa. Udalkideen hautapena. Osoko bilkura, alkatea eta Gobernu Batzordea. Bilkuren araubidea.

3.-Administrazio agiriak. Ofizioa, eskabidea, egiaztagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena. Administrazio egintzen jakinarazpena. Epeak eta moduak.

4.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Ezagutza orokorra. Eskubideak eta betebeharrak.

5.-Herriko argien instalazioak. Aginte zentroak, babesak eta kontrol tresnak. Argien euskarrien banaketa. Kanpoan jartzen diren argiak: motak eta ezaugarriak.

6.-Lanpara motak, erabilerak, ezaugarriak eta horiek funtzionatzeko behar diren ekipo osagarriak. Loturen eskemak. Elektrizitate lanetako arriskuei aurre hartzea.

7.-Ur instalazioak. Kontadoreak. Ur sarea: mantenimendua.

8.-Lorezaintza: Sortze eta ordezkatze lanak lorezaintzan. Soropila ordezkatzea eta ereitea (helburua, berrereintza motak, horiek egiteko sasoia, drainadurak eta drainadura motak). Zuhaitzak, zuhaixkak eta landare loredunak ordezkatzea (zuhaitzak, urteroko landareak, biurteko landareak, landare erraboildunak, landare bizikorrak). Lurra prestatzea. Drainadurak. Drainadura motak. Landaketa motak. Landaketa esparrua eta espezieak hautatzea.

9.-Igeltseritza: Obren zainketa eta mantentze lanak.

Iragarkiaren kodea: L1007631